03/19 agmk Replicate Europear proiektuan parte hartu du

https://youtu.be/M7z0CDmq0g4

Agm Giroa Veolia eta Donostia Susutapenaren eskutik REPLICATE europear proiektuan parte hartu du. Urumeako Txomin Auzoa hautatua izan da integratutako estrategia gauzatzeko. Estrategia hura planifikatu da zero isurien smart barruti bat bilakatzeko, eta barruti iraunkorra eratzeko marka bat sortzeko. Pilotuak 200 hektarea inguruko azalerako hiru esparru hartzen ditu barne: bizitoki area (Txomin auzoa), industria parkea (27 Industrialdea) eta parke naturala (Ametzagaina). Donostia proiektuaren barruan gauzatzen ari diren jarduera zehatzak area desberdinetan bereizten dira: Energia Eraginkortasuna, Mugikortasun Iraunkorra eta IKT-azpiegiturak.

REPLICATE proiektuak, H2020 programaren barruan batera finantzatuta, 691735 kontratu zenbakiarekin (SCC1 Smart Cities and Communities Europako deialdia), 38 bazkideen nazioarteko partzuergo bat dauka, hiriek, enpresek, unibertsitateek eta korporazio teknologikoek osatuta.Horien artean, hiru “lighthouse” edo faro hiri aurkitzen dira: Donostia, Florentzia eta Bristol eta hiru “followers” edo hiri jarraitzaile: Nilüfer (Turkia), Lausanne (Suitza) eta Essen (Alemania). Proiektuak 29 milioi eurotik gorako aurrekontua dauka, hiru hirietarako. Donostiarako, 11 milioi euro izanik. Proiektuak 5 urtez iraungo du, eta azkeneko biak ezarritako jarduerak monitorizatzeko erabiliko dira.