05/2021 AGM ARKITEKTOAK BIRGAITZE ENERGETIKOARI BURUZKO HITZALDI BATEKIN PARTE HARTZEN DU
Agm arkitektoak Ascongik eta Cristina Enea Fundazioak antolatutako jardunaldian parte hartu dute hizlari gisa
"Birgaitze jarduketa integralen bidez eraikinen energia eraginkortasuna hobetzea eta duela gutxi onetsitako energia eraginkortasunaren udal ordenantza dira Donostiako Udalak Klima DSS 2050 ekintza planean jasotako lehentasunezko ardatzetako batzuk, klima aldaketaren kontrako politika aktiboaren ondorio".
Esparru horretan, eraikinen birgaitze energetikoan oinarritutako topaketa eta lan jardunaldi bat antolatu da, administrazio publikoen, enpresa espezializatuen eta profesionalen planak partekatzeko eta gure hirian egin diren jarduera arrakastatsuen berri izateko.
Maiatzaren 5ean Miramongo Teknologia Parkeko auditoriumean Ascongirekin eta Cristina Enea Fundazioarekin batera antolatu da topaketa.