11/2022 Agm arkitektoak “Erainkuntza Digitala” proiektuan parte hartuko du
Zer da Eraikuntza Digitala?
Eraikunek, Ascongik eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako proiektu bat da, eraikuntzaren sektorean eraldaketa digitalak duen garrantzia nabarmentzeko. Digitalizazioa funtsezko elementua izango da esparru horretan negozio-aukera berriak sortzeko eta ekonomia indartsu, lehiakor eta aurreratua sortzeko
Zein da helburu nagusia?
Sektoreak arlo horretan duen benetako egoera ezagutzea eta eraldaketa digitalerako metodo bat probatzea, arrakasta izanez gero, eskala handiagoan erreproduzitzeko; beraz, lehen jarduera horrek 30 enpresa inguru hartuko ditu. Zure enpresa hautatzea nahi baduzu, autodiagnostiko labur bat egin besterik ez duzu.
Orain arte, eraikuntzaren alorreko Gipuzkoako 42 enpresek egin dute autodiagnostiko testa, haien digitalizazio-maila ezagutzeko eta, gainera, sektorearen egoera ezagutzeko informazio baliotsua emanez.
Horietatik 30 hautatu dira, agm arkitektuak da horietariko bat, enpresa aditu baten eskutik digitalizazio-prozesu bati ekiteko, prozedura berritzaileak ezarriz eta tresna digital berriak erabiliz.
Lehenengo fase hori funtsezkoa da, batetik, eraikuntza-sektoreko balio-kate osoko enpresen beharrezko digitalizazioa bultzatzeko, eta, bestetik, parte hartzen duen enpresa bakoitzarentzat berariazko helburuak ezartzeko, haien egungo egoera eta behar zehatzak ezagutuz, eta proiektu honetan eraginkortasun eta emaitza hobeak bilatuz.